BURTSA. Dozenarekin ezin

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Dozena bat igoera jarraian egin eta marka berria ezartzeko aukera zuen Ibex-35 indizeak. Baina alferrik galdu zuen. 1.889 milioi euroren akzioak salerosi ziren arren, Mapfre (+%4,69) izan zen atzo, bere emaitza onak lagun, igotzeko indarra erakutsi zuen bakarra. Gaur egun Alemaniako estatuaren 10 urterako zorrak %3,46 baino ez du ordaintzen urtean. Minimo historikoa da maila hori eta Espainia nahiz Frantziako zorra ere horren bueltan dabil. Errenta finkoan diru asko sartu den seinale, baina errenta aldakorrean ere beste horrenbeste gertatu da. Interes tasa baxuek baikortasuna hedatu dute, baina dozena bat igoerarekin edo gabe, guztiak du bere muga. %1na jaitsi ziren akzioak Enagas, Bankinter, Inditex, Prisa eta bere monopolioa arriskuan duen Altadis izan ziren. Blue chip guztiek izan zituzten galera txikienak, eta handienak Endesak (-%0,73) izan zituen.

-Pastor (-%2,02) bankuaren %4,94 saldu du Caixa Galiciak. Inbertsiogile instituzionalen artean egin du salmenta hori, batez beste akzioko 26,10 eurotan. Atzo 27,14 eurotan itxi zuen saioa.

-Mapfre (+%4,69) aseguru etxeak aurreko urtean baino %29 gehiago irabazi zuen iaz, 183 milioi euro. CajaMadrid kutxarekin duen akordioaz gain, Hego Amerikan hedatu eta bankuekin elkarlana sustatzea aurrikusten du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.