Euskal Herriak zuen Elurretako Lehoinabarrarenak egin berri du, tamalez. Gertaeraren azalpenik ez da oraingoz. Burtsaren atzoko beroaldiak ere oinarrizko azalpen handirik ez dauka: Wall Streeten indarra eta gerokoen iratzartze indartsuak lagunduko zuten, Texas Instruments eta IBMren emaitza onak lagun. Petrolioak merkatzera jo duela ere egia da, baina AEBetan urtearteko KPI %2,5era igo dela ere bai. Horren argi ez dagoena da, SIBEko enpresen mozkin aurreikuspenek egungo indizeen bilakaera justifikatzen ote duten. Interes tasen maila baxu mantenduta ere, mozkin hazkunde handirik ezin dela espero dirudi. Besterik dio merkatuak: Telefonica (+%1,89) eta BBVA (+%1,52) nabarmendu ziren, gorantz, blue chip-etan. Baina Ibex-35 indizeko beste 25 akziok ere irabaziak izan zituzten. Zazpik baino ez galerak. Salerosketa bolumena polita izan zela, hori bai (1.810 milioi euro).
-ESPAINIAKO Gobernuak eguerdian ukatu arren, zurrumurruaren arabera bi telebista lizentzia banatzekotan dabil Zapateroren gobernua. Horrek lehia areagotuko luke noski publizitatearen merkatuan. Telebista eta komunikabide taldeek, azkenaldiko beroalditik epeltzeaz gain, modu ezberdinean hartu zuten berria: Prisa (+%3,66) eta Sogecable (+%2,34) pozarren agertu ziren, Antena 3 (-%0,87) eta Tele 5 (-%3,5), alderantziz, burumakur.
-negrita Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua
BURTSA. Elurretako lehoinabarrarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu