Finantza sistemaren loturak errez doaz, zailtasunak kate edo domino gisa zabaltzen direlarik; konfiantza errez, katea eragiten du, erreskate ezak, erraz asko. EBZk dirutza sartu du banku arteko merkatuan berriro ere, ohiko astearteroko enkantean. Baina arretaguneak, zinez gori-gori daudenak, Paulson eta Bernankeren telefonoak dira. Erreskatea ateratzeko premia larriak hauteskunde egutegiaren kateak lotzen du. NDFko buru Strauss-Kahn frantziarrak beste zenbait estatuk ere finantza sisteman esku har dezaten babesten du, Paulsonen egitasmoa txalotzeaz batera. Erreskateak, erraz, katea eragin du merkatu asketik interbentzionismora aldatu diren konbertsoengan. 3.723 milioiren salerosketa izan zen atzo Ibex-35eko (-%1,34) akzioetan. Bi erraldoiek %2na pasa galtzeak azaltzen du, nagusiki, indizearen beherakada. %3 pasa irabazi zuen Indra eta %2 pasa irabazi zuen Enagas izan ziren zenbaki beltz berdeetan nagusi, Repsol-YPFrekin (+%1,31) batera.
Petrolioa. Egun bakarrean, bezperan, Texas petrolio upelak 20 dolar irabaztearen atzean, zer dago? Historiako egun bakarreko igoera handiena, alegia. Hipotesia: short selling edo beheranzko apustuak debekatzearekin batera, apustuen azoka desorekatu egin da; goranzko apustuak bakarrik gelditu dira, eta debekuak berak desoreka eragin du gorantz. Dolarraren gaineko presioak ere izango zuen bere eragina, baina, itxura batean, lehengaien merkatuetan izan den espekulazio eta gorabehera itzelaren adierazle bat gehiago baino ez da izan.
BURTSA. Errez, katea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu