BURTSA. Ez dugu etsiko

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ibarretxek esan du, eta indizeek ere pentsatu dute. Minimoei ihes egin diete gainera, igoerak ia aho batez bozkatuz. Txerritxo ehiztariek ez dute etsi, baina tiroak noranahi botatzen jardun dute, akzio guztiak igo edo guztiak jaitsi, mugitu baitira egun gehienetan; ez dago ñabardurarako tarterik. Michiganeko konfiantza indizeak, eta astean bere balioaren ia %80 galdu duen Lehman Brothers norbaitek erosiko duen zurrumurruak, sabai konstituzionala zoru bihurtu zuen, eta 11.400 puntutik gora bultzatu Ibex-35 (+%2,47). Edurnezuriren (+%2,53) Txileko helegitea, BBVA eta Popularren %2na pasako irabazien abala eta 2.565 milioiren salerosketaren babesa nahikoa izan zituen. Dena den, salerosketa bolumenak, inbertsiogileen partaidetzak, alegia, zeresan handia du. Ez baita gauza bera igoerak mila milioik edo hiru mila milioik aldarrikatzea. OHL (-%1,65) izan zen etsi zutenen artean esanguratsuena. Cintra (=) eta Iberiak (=) zuri bozkatu zuten.



Telefonica. Txilen duen filiala osoki bereganatzeko, Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) egin du Edurnezurik. 600 milioi euroko eragiketan, %32ko gainsaria ordainduko die. Santiagoko burtsan %12 igo ziren Telefonica Chileren akzioak.



Sacyr. Sacyr (+%9,71) higiezinen enpresak Repsol-YPFren (+%5,61) %20 erosi zuen, aspaldi ez dela, zorpetuz. Arrain txikiak handia irentsi nahia gehiegizkoa gertatu da. Bere partaidetza botaka egiteko prest dagoela esateak, mesede egin dio..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.