Zakilixutek esan zuen, merkatuak fin antza ikusten zituela, argal, ahul, zurbil eta gaixo itxuran. Eta egia da astean %11,8 irabazi arren, zazpigarren hilabetez jarraian galerak dituen hilabetea dela aurtengo azaroa. Gizentzen kosta egingo zaio txerritxo honi edo, akaso, behar baino gehiago gizendua zen. %0,69 irabazi zuen atzo Ibex-35ek eta Santanderrek (+%1,42) bere kapital hedatzea burutu izana ospatu zuen, besteak beste. Habitat higiezinen enpresaren porrotak ez omen du Ferrovial (-%5,69) kaltetuko, eurek esan zutenez. Baina fin antza zergatik gauden agerian uzten duen berri horietakoa izan zen. Iberia, Grifols eta Tecnicas Reunidas %8, %7 eta %6na pasa igo ziren hurrenez hurren, kurrinkarako tartea beti dagoen erakusgarri. Baina fin antza mugitu zen beste adierazlea, salerosketarena izan zen: 1.744 milioirena baino ez Ibex-35eko akzioetan eta ohiko merkatuan. Thanksgiving ospakizunaren ajeak izango zuen zer esanik.
Colonial. Colonial (=) etxe agentziak ordainketak eten ditzake, besteak beste FCCn (+%1,13) duen %15eko partaidetza saltzea lortzen ez badu. SFLren herena eta Riofisa ere saldu beharko lituzke, likidezia arazoak gainditzeko. Ez du samurra.
Burtsa. Epe luzera, egungo mailatik, interes tasak beherantz eta hainbat enpresen dibidenduek euren maila gainditzen dutela, burtsan sartzeko une egokia izan ote liteke? Krisia etxekotu zaigun honetan, erantzuten ez da erraza. Gure habitataren zati baita.
BURTSA. Fin antza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu