BURTSA. Gaixoaren osasuna

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Osasunaren gaixoa gauza bat da (Izko); besterik da gaixoaren osasuna (aldakorra, burtsa bera lez). Burtsa indizeek osasunetik baino gehiago dute, azken aldian, gaixotik; baina ez du horrek esan nahi tarteka osasun agerpen egiten ez dutenik. Atzo, berbarako, gaixotik hasitako eguna osasunez burutu zuten. %5 pasa irabazi zuen Banesto, %3tik gora joan zen Enagas edo %2 pasa irabazi zuen Repsol-YPFren laguntzaz, noski. Bankuak ere, Wall Streeten oxigenoak itxuraldatu zituen, gaixoa erabat sendatu gabe izan zen arren: Bankinterrek %4,71 galdu bazuen, Santanderrek %1,15 eta BBVAk %0,75. Gaixo artean erizain itxura hartua duena, Edurnezuri (+%1,5) da. Besteak beste, krisi ekonomikoak ez diolako bankuei adinako berankortasunik eragingo eta, bihotzekoak bihotzeko, mozkinak urtez urte aurkezteko osasun ikaragarria agertu duelako. 2.086 milioiren salerosketarekin, indizeek zuloan jarraitzen dute, Osasunak lez. Baina esperantzarik badago.



BBVA. Espainiako bankuek inoiz erdietsi gabeko kopurua titulizatu du BBVAk (-%0,75): 8.500 milioiren hipoteka maileguak titulu bihurtu ditu, Europako Banku Zentralari berme gisa aurkeztu eta, trukean, maileguz emandako dirua berreskuratzeko. Kapital merkatuen krisia hasi zenetik, Europa osoko banku eta kutxek hartu duten bidea da euren mailegurik onentsuenak titulu bihurtu eta berme gisa erabiltzearena. Duela urte eta erdi ez bezala, ez dago erraza gisa horretako tituluentzat erosle pribaturik topatzen. Beraz, saldu ordez, berme gisa erabiltzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.