BURTSA. Hartzak eta suge jana

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Hartzak indartsu eta arriskutsuak dira; burtsan blue chip-ak dira: nabarmenak dira, zaratatsuak, ezagunak eta, bizkarra igurtziz gero, indizeak mugitzeko gaitasuna dute. Besterik da suge jana. Suge txikiena ere erakarri dezake suge janak eta euren inguruan ezusteko handiak izan litezke.

Txerri ehiztariek gogoko dituzte, baina sugeak animalia biziak dira oso; burtsan txitxarro izenez ere ezagutzen dira eta arrisku gehiago izan ohi dute. Atzoko egunak, bere aspergarrian, 1.331 milioi euroren akzioak mugitu zituen. Hartzak lokartuta egon ziren, gehien mugitu zena BBVA (+%0,51) izan zelarik. Suge janari dagokionez, NH Hotelek %1,77 galdu zuten eta Indrak % 1,63. Hori bai, hartzak nahiz suge janak jarduera eta izate ezaguna dute. Garbi dago nor den nor. Eta gainontzekoa, kontuak dira, ipuinak edo, nahi baduzue, fabulak.

-ITALIAKO Bankuaren trabak traba, BNL Banca Nazionale di Lavoron duen partaidetza %14,9tik %20ra handitu nahi du BBVAk. Abbeyrekin, Santanderrek (+%0,12) bidea zabaldu zuen; «E puor si muove» esateko moduan gaude.
-REPSOLek (-%0,34) 22 milioi euro xahutuko ditu, Irango bi eremutan petrolioa bilatzeko. 14.600 kilometro koadro dituzte bi eremuok eta Ekialde Hurbilean indartzeko Repsolen asmoa berretsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.