BURTSA. Hemen Kurdistan

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Iraken menpekoa izan edo ez, Kurdistanen bezala daude burtsetan: berrien bonbaketak ez du etenik eta Islandia ez denean, Royal Bank of Scotlanda edo Halifax leher daitezke. Zapateroren gobernuak funts bat eratu du finantza sistemaren likidezia bermatzeko, eta pauso esanguratsuagoa da, egungo egoeran, gordailuen bermea handitzearena baino. Mozkinak %12 handitu dituen Banestok (+%4,87) ihes egin zien turkiarrez mozorrotutako txerritxo ehiztariei; Sacyr eta Repsol-YPFk ere %3na pasa irabazi zuten eta %2,91 Santanderrek. Edurnezurik %1,77ren irribarrea atera zuen eta PKKkoekin nahas zezaten saihestu zuen. Kontrara, OHLk (-%8,61) eta %5na pasa galdu zuten Iberia eta Endesak, egurra jaso zuten. Argindar enpresaren akziodunen artean, Iraken barruan besteko tirabirak omen daude. 4.211 milioiren salerosketa izan zen, aspalditxoko gehien. Finantza krisiari dagokionez, Europako Batasuna lozorrotik atera da. Kurdistani buruz, aldiz, zaharrak berri.



Bernankek interes tasak jaisteko prestutasuna agertu arren, 300 puntu galtzera iritsi zen Dow Jones atzo gauean. %18 galdu zuen Bank of Americak dibidendua gutxituko duela jakinarazi ondoren eta porrot oldearen beldurrak bere hortan dirau.



Finantza krisiak ez ditu sektore errealeko enpresa guztiak berdin kolpatuko. Deutsche Telecomek (+%1,87) 2009an 6.000 milioi euro beharko ditu baina krisiak ez du larritzen. ING bankuak (-%7,43), berriz, danbatekoa jaso zuen Eurostoxx-en.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak