BURTSA. Islandiar erara erreta?

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Islandiak porrot egin du, eta atzerrian dituen aktiboak bortizki saltzeari ekin dio. Hainbat merkatutan ikara handitu da horren ondorioz. Atzoko jaitsieraren errua, ordea, ezingo diogu Islandiari egotzi. Bai, ordea, gauzak beltz ikusiz akzioak saltzeari ekin diotenei. Azken hiru urteotako minimoa jo du Ibex-35 (-%3,83) indizeak. Iberdrolak (-%8,56) edo Repsol-YPFk (-%7,63) jaso danbatekoak, petrolio merkeagoaren azalpena izan dezake. Arrazoi ezberdinengatik bada ere, petrolio garestiaren onurak biek jasotzen zituzten; Renovablesen (-%5,07) eskutik batak, gasolina garestiagoaren eskutik besteak. Edurnezuri eta bi banku handienek %3na pasa galdu zuten. Espainiako burtsak hotz laga ditu nazioarteko inbertsiogileak, Islandiak bezalaxe. Eta eragin berberak erre ditu Ibex-35 indizearen ia 400 puntu, hainbat lagun izoztuta lagaz. Dow Jones epelago mugitu zen baina AEBetako altxorra bankuen kapitalean sartzear da. The end.



Energia enpresek eragin zuten atzoko danbatekoa. Finantza merkatuko arazoez kutsatzeko arriskuez gain -tarifa defizita bereganatuko duen finantza erakunderik ez da agertu-, prezio erregulazioaz sortu diren zalantzak handituz doaz.



La Caixaren menpeko Criteriak (-%3,13) maiatzean iragarritako inbertsioa egin du, eta Mexikoko Inbursa bankuaren %20 bereganatu du, 1.601 milioiren truke. 5,25 euroan burtsaratu zen eta 2,79 euroan itxi zuen atzo. Mesede ederra egin dio LaCaixari inbertsiogile txikiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.