Alemaniako ZEW institutuaren adierazle izenkideak enpresaburuen aurrikuspenak jasotzen ditu. Urtarrilan 26,9ko mailan zen adierazlea eta 30era igotzea espero zen arren 35,9era egin du jauzi (nahiz BPG oraindik jaitsi). Inbertsiogileei kontuak ateratzen lagundu zien horrek eta Ibex-35 indizeak 9.600eko maila gainditu zuen. Urteko maximo berria eta 2001eko ekainetik erdietsi gabeko garaiera. Espainiako BPG iaz %2,7 hazi zela jakin zen egun berean. 1.956 milioi euroren akzioak mugitu ziren eta Prisa (+%3,1) komunikazio taldea izan zen, emaitza onak espero direla eta, indizeko izarra. Popular bankua eta FCC eraikuntza enpresak ere %2na pasa egin zuten gora. Repsol-YPF (+%0,8) eta Edurnezurik (+%0,69) irabazi zuten gehien blue chip-en artean. Galerei dagokienez, kontu handiz zaindu beharreko txerritxo bat jaitsi zen gehien: Sogecable (-%0,96).
-Terra: Haserre eta auzibide franko eragin du Terraren burtsako ibilbide malkartsuak. Telefonica, bategitea behartuz, arazoa kitatzen saiatu arren, akziodun txiki askok adarra jo dieten irudipena du. Hasieratik Terrako akziodun izan denak, inbertsioaren erdia pasa galdu du, sei urteren buruan. Bestalde, arrisku handiko Centaurus inbertsio funtsak, hedge fund motakoa, milioi bat euroko irabazia lortu du Terrarekin, denbora gutxian.
BURTSA. Kontuak ZEWk atera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu