BURTSA. Kraka, zaharra

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Krak bat laburra eta bortitza izan ohi da. Oraingo kraka, zahar bihurtu zaigu, ordea, errepikatzearen errepikatzez. Lehenago itzeltzat genituen jaitsierak -atzoko Ibex-35aren %5,2koa, esaterako-, ez zaizkigu jada handi iruditzen -ia %9 galtzen ibili ostean, gutxiago-. Munduko akzio azoketan salmenta uholdea iraunkor egin da. Horrek, bistan da, prezio interesgarrietara azkarrago hurbiltzen gaitu. Mozkinak izango dituzten enpresen akzioek, gutxi edo asko, zerbait balio dute; ez dira kaka zaharra. Baina kraka zahartu arren, ez dirudi hondoa joa dugunik. Asteon %13 pasa galdu dute gure indize nagusiek; baina, euroarena lez -1,24ra iritsi ondoren, 1,27rantz abiatu zen-, indizeen errebotea ere gertuago dago. Aldakortasunak eratorriekin du zerikusirik handiena -Dow Jonesen gaineko gerokoen merkatua itxi beharra lekuko-. Bestalde, enpresa frankok jasango dute mozkinen beherapena -atzo ONO eta Chryslerrek egindako bidetik-. To be continued.



Erresuma Batuko BPGa 16 urtean lehen aldiz gutxitu den garai bertsuan, Espainiari urte eta erdiko atzeraldi epea aurreikusi dio OCDEk. Oraingoz, dolar edota yenarekiko prezio lehiakortasuna irabazi dute gure esportatzaileek azken asteotan, eta petrolioa ere merkatzen ari da. Europako merkatuetatik at dago gure inguruko enpresen esperantza. Balizko hedapenari begira, BBVAren(-%8,59) kontseilari ordezkari Goirigolzarrik, AEBak aipatu ditu lehentasun gisa. Popularrek (-%5,63), berriz, Espainiako bat-egiteak ikusten ditu komenigarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.