BURTSA. Kukutzan kukututa

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Burtsako txerritxo ehiztariak Olabarri kalea laga eta Kukutza gaztetxean kukutzekotan dira. Akzio azokak itxura susmagarria hartu du, eta kamera ezkutu bidez, zeharka eta zirkinik egin gabe begiratzeko gehiago dago, barruan dirua sartzeko baino. 8.000 puntuen langaz azpitik kokatu da Ibex-35; tokitan du Bilbao-2000k izena damaion langa. Zer ari da baino gertatzen? Santander (-%5,55) erraldoiak nagusiki baina, baita beste banku batzuek ere (%3,49 galdu zuen BBVAk, %3,27 Popularrek eta %6,88 Bankinterrek) egurra jasotzen jarraitzen dute. Ibex-35 indizean bankuek duten pisua kontuan hartuz, finantza sektorea kolpatzeak biziki kalteak eragin ditu gure indize nagusian. Atzeraldiak, berankortasuna eta kapital beharra bizitu ditu. Gamesak %7 pasa galtzeak, Gas Natural eta Iberdrolak %5na pasa edo, Cintra eta Renovablesek %8na pasa galtzeak, etxean kukutzeko gogoa pizten dio edonori. Baina kamera zorrotza da oso merkatua; zorrotzegia?



ICO. Espainiako ICOk 5.000 milioi euroren enkantea abiatu zuen atzo, banku eta aurrezki kutxei finantza aktiboak erosteko asmoz. Baina, azkenean, 2.115 milioi eurorenak baino ez zituen esleitu. Itxura guztien arabera, euren izen ona arriskuan ez jartzeagatik (diru premia edo larritasun itxura emateko beldurrez) uko egin zion hainbatek enkantean parte hartzeari. Kataluniako LaCaixa aurrezki kutxak, aldiz, parte hartu zuen, eta publikoki onartu du, gainera. Bien bitartean, banku pribatu nagusiek euren burtsa balioaren erdia baino gehiago galdu dute azken urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.