BURTSA. Liejako gol zaparrada

joxerra senar
2004ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Athletic zaleek ondo gordeta izango dute Liejan ostegun gauean ikusitako gol zaparrada. Galeren zaparrada nagusitu zen atzo Europako indizeetan ere, nahiz eta gorantz egiteko aukerak ez ziren falta izan (Standard Liejak lehen zatian bezala). Batetik, AEBetako inflazioa azaroan espero bezala %0,2 igo zen eta bestetik, Alemaniako enpresaburuen konfiantza apirila geroztik mailarik handienera iritsi da. Albisteok ez ziren suspergarri izan. Europan CAC-40ri sartu zioten gol gehien (-%1,6) eta markagailuari hoberen eutsi zietenen artean Ibex-35 (-%0,31) nagusituzen. Sektoreen artean industria farmaziek Astrazenecaren jipoia nozitu dute. Parisen, France Telecomek 2004 eta 2005 artean dibidendua «nabarmen handituko» duela iragarri arren, behera egin du (-%2,12). Madrilen, Ferrovialek %3,2ko gola sartu zuen, Cintra filialak Texasen kontratua handia lortu ostean.

-ASTRAZENECA (-%8,26) farmazia enpresak jipoi galanta jaso du. Azterketa batek ondorioztatu du biriken minbiziaren tratamendurako erabili ohi den Iressa sendagaiak ez diela gaixoei gehiago bizitzen laguntzen.Exanta sendagai atzera bota ostean, bigarren jipoia da.

-EADS (+%1,05) taldeko presidente izendatuko dute datorren udaberrian Noel Forgeard. Frantziako Estatuak babestu du izendapena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.