BURTSA. Marisol eta tonbola

joxerra senar
2006ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Marisol ilehoriaren klasikoaren bertsioa abestu eta abestu dabil burtsa aspaldian: burtsa tonbola da. Burtsa tonbola da, bai, akzioek gora egiten duten ton-ton-tonbola. Harik eta Trichet delako jaun bat etorri arte. «Bizitza garestitzena ari da eta interesak igo beharra dago», adierazi die. Diru politikari petoen modura, Marisolen oinordekoen baikorkeria gogotik izorratu du. Tasa igoera gehiago etorri daitezke, gainera. Espainia tentuz ibil liteke etxebizitzaren burbuilari eta kontu korronte defizitari begiratuta. Nekez jarrai dezakete abesti berarekin, baina batek daki. Ibex-35ak, %0,78 utzi zituen bidean, eta 11.809 punturekin amaitu zuen, 4.232 milioi euro salerosi ostean. Interes tasen igoera antzeko neurrian pairatu zuten bankuek: BBVA (-%1,68), Santander (-%1,53). Hala ere zigortuena FCC (-%3,4) eta Iberia (-%2,85) izan dira. Salbuespena Union Fenosa: %2,95 egin du gora.

- BBVA (-%1,68) Txinan usaindu du negozia.Bank of Chinarekin akordioa hitzartu du AEBen eta Txinaren arteko diru mugimenduen merkatuaren bila: 12.000 milioi dolar jokoan daude.



- ARCELOR (+%2,91) Mittaleko arduradunekin bilduko da, azkenak egindako Erosteko Eskaintza Publikoari buruz hitz egiteko. Hasieratik gogor egin dio EEPari eta mugimendu hori ahultasun zantzu gisa ikusi da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.