BURTSA. Mitxelinketan

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
EAJn «mitxelin» kontzeptua aipatu zuen Arzalluz auzipetzeaz gain, burtsan ere bankuen mitxelinketa abiatu zen atzo. Santander (-%6,89) banku gorriak inoiz baino gorriagoak ikusi zituen gurean, eta 4,5 euroan eskaini dituen akzio berriek mitxelin itxura hartu dute, akzioa 6,08 euroan dagoen honetan. 2.408 milioiren salerosketarekin, ACS (=) eta Iberia (=) ez beste guztiei gantz itxura hartu zieten txerritxo ehiztariek eta irabazi esperantzak kalitu zituzten: %8 pasa galdu zuen Sacyrrek, %6na pasa Mapfre, Ferrovial eta Popularrek, %5,13 BBVAk eta %2,98 Edurnezurik. Repsol-YPF (-%3,37) nahiz Iberdrolaren (-%2,76) garbi erakusten dute G-20ko bilerak ez duela lasaitasun handirik ekarri akzio azokara. Bankuena Europa osoan zabaldutako izurria izan zen: Fortis, BNP Paribas edota Intesa bankuek ere %8na pasa galdu zuten eta %7na galdutakoak izan ziren Credit Agricole eta Unicredito. Citigroupek, 50.000 lagun kaleratuko ditu, badaezpada.



Adolf Merckle Alemaniako gizon aberatsenetan bosgarrena omen da. VWen (-%7,43) akzioaren kontra apustu egin eta autogilearen akzioa gorantz puztu ostean, hiru zenbakidun milioi euroren kopuru handia galdu omen du. Beste norbaitek irabazia, noski.



Berankortasunarola %10 baino gehiago hazi da Hego Euskal Herri eta Espainiako banku eta kutxen artean. 22.762 milioiren ordaingabeko zorrak dituzte jada, eta azken mila milioiak Tremon enpresatik omen datoz; 200 milioi Popularri, 100 Bancajari.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.