Erabaki azkarrak bezain garrantzitsuak dira pazientziaz hartutakoak: pazientzia landuz, Sacyrrek (=) sine die luzatu du BBVAn (-%1,16) sartzeko eragiketaren epemuga. AEBen defizit komertzialak marka berria jarri zuen azaroan, 60 mila milioi dolar gaindituz; Greenspanek ere pazientziaren zientzia landu beharko du. Txerritxo ehiztariek Amadeusi (-% 0,82) Erosteko Eskaintza Publikoaren (EEP) tiroa nork eta zenbatean botako egon dira: akzioko 7,35 euro eskaini dituzte BC Partners eta Cinven inbertsio funts britainiarrek; ez dirudi eskopetak jaisteko unea iritsi denik. 2.260 milioi euroren akzioak salerosi ziren Ibex-35 indizean eta Europako galera txikienak izan ziren gurean, zenbaiten irabaziei esker: Sabadell bankuak eta Metrovacesak %3na pasa irabazi zuten; ACS eraikuntza enpresak, TPI ipotxak eta Fenosa argindar enpresak berriz %1na pasa.
-SHELL (-%0,94) Erresuma Batuko petrolio ekoizle erraldoiak ez zuen Repsol-YPF (+%1,46) Erosteko Eskaintza Publikoz (EEP) bereganatzeko zurrumurruaz ezer esan nahi izan atzo. Iran eta Portugalen elkarlanean aritu arren, akzioko 23 euro eskainiko dituela pentsatzea gehiegitxo izan liteke, atzo akzioak 18,82 euro balio zituela kontuan izanda. Ehiztariek, nolanahi ere, Shell zigortu eta Repsoli egin zioten tiro, kurrinka hots artean.
-negrita Testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua testua
BURTSA. Pazientziaren zientzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu