BURTSA. Planak eta lanak

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Batzuen planak askoren lanak sortu dituela dirudi. Espainian politikari anitz asaldatuta, eta munduko inbertsiogileak, berriz, AEBetako lan postuen araberako inbertsio planak prestatzen ari ziren atzo. Langabezia tasak % 5,4ko mailan jarraitzen du munduko lehen ekonomian (Eurogunean ere egonkor dago), baina abenduan 157.000 lagunek topatu zuten lana (175.000 espero ziren). Ondorioz, lasaitasunik eza urduritasun ere bihurtu zen, zenbaki asko gorritzeraino. Geure indizeek eutsi zioten, hala ere, irabazien joerari.

Gorriak Altadis (-%1,25) eta Santanderrek (-%0,44) ikusi zituzten. Irribarretsuago ziren Cintraren (ikus eskuinaldeko oharra) jabe nagusi den Ferrovial (+%2,49), BBVA (+%1) eta Edurnezuri (+%0,58) bera. Parisen, berriz, Moodys rating etxeak kalifikazio edo rating-a hobetu diola eta, gustura Societe Generale (+%2,69) bankua.

-Cintra (+%5,05) autobide kudeatzailearen Saltzeko Eskaintza Publikoa (SEP) 8,24 eurotan izan zen, iazko urri amaieran. Hasieratik, galerak eragin zizkien inbertsiogile txikiei. Baina Kanadako Ontario hiriko Justizia Auzitegiak Torontoko autobidearen prezio igoeren aferan Cintraren alde egin duela eta, %4 pasa igo zen atzo. Akzioaren kotizazioa 8,53 eurotan gelditu zen atzo; lehen aldiz, SEPeko xehekarien prezioaz gainetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.