BURTSA. Santoñatik Santanderrera

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Santoñan hilketa arbuiagarria egon zen egunean, Santanderreko (-%3,91) buru Botinek ez zuen aurten hamar mila milioi irabazteko bere helburua hil, arbuiatu edo aldatu. Harrigarria. 3.753 milioiren salerosketarekin, gorrira itzuli ziren gure indize nagusiak, bortizkeria handiz Sabadell (-%7,64) edo Grifolsen (-%6,65) kasuan, apalago Botin buru duen bankuarenean. Nolanahi den, inbertsio bankuak banku arrunt bihurtuko direla dirudi, Mitsubishi bankuak Morgan Stanleyn sei mila milioi euro inguruko partaidetza hartuko duela eta Obamak Bush presidentearen egitasmoak gainbegiratu nahi dituela. Zehaztasun gutxiko berriak dira eta banku zentralek epe laburreneko interes tasak baxu mantentzea bermatu arren, kontsultak kontsulta, egoera ez da normalizatua. Atzoko onena Tecnicas Reunidas (+%0,82) izan zen; Edurnezurik, aldiz, %1,39 galdu zuen. CNMVk akzioen gaineko apustu beherakorrak plazaratzea exijituko duen arren, arazoak ez dira berez, salaketa hutsekin, konponduko.



Schroder inbertsio funtsen kudeatzaileak Espainiako finantza erakundeen arteko bategite oldea gertatu litekeela iragarri du. Erresuma Batuan HBOS eta Lloyds elkartu dituen joera berak, Espainia (eta Euskal Herriko) banku eta kutxentzat ere balio du



Microsoft, HP edo Nike enpresa ezagunek akzioen berrerosketa hobetsi dute, akziodunak lasaitu eta kotizazioak bideratzeko aukera gisa. Gurean, Edurnezurik finkatu zituen gisa horretako helburuak eta, itxuraz, akzioko mozkinean igarriko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.