BURTSA. Segolene edo Martine

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zatikatuta dago Frantziako sozialismoa, eta burtsan ere, zalantzak, iritzi kontrajarriak dira nagusi. Lukoili saldu edo Repsolen (-%1) independentzia hobetsi; Sacyrrek (-%8,05) larrutik ordaindu du zalantza. Santanderren (+%2,99) joera oldarkorra edoBBVAren (+%2,8) kontserbadorea. 800 mila milioi dolarreko erreskate plan berriak, bai edo ez: Ibex-35ek (+%0,86) eta Bilbok igoz ospatu zuten; galerekin, aldiz, Dow Jones eta S&P 500ek(-%0,31). Errepublikan royalista izatea bezain bitxia da, krisi garaian, FCC (+%3,32) eraikuntza eta zerbitzu enpresaren gorakaden lidergoa. 2.698 milioiren salerosketa parte-hartze altutzat jo dezakegu gaur egun Ibex-35eko akzioetan. Baina Edurnezurik (+%1,8) 573 milioi mugituz lortu duen kapitalizazio nagusigoak, bankuen hondoratzea izan du jatorri eta zio nagusi. Iberdrola (-%0,17) bera ere, berbarako, lehenago garaiezina zirudien finantza sektoreko bikoteari aurre egiteko moduan da.



Maileguak. Paulsonek esan du argi eta garbi: erreskate planek kontsumoa bizkortuko dute, baina finantza merkatuak ez dira euren funtzioa betetzen ari. Bistakoa da neurri publikoek, aurrekontu publikoek eta, finean, funts publikoek eutsi eta sustatzen dutela, gaur gaurkoz, finantza sektorearena behar luken mailegu funtzioa.Espainiako Gobernuak enkantez eman funtsetan ikusi den lez (Hego Euskal Herriko lau aurrezki kutxek jo dute bertara), likidezia pilatu bai, baina, maileguak ematerako garaian, uzkur ageri dira oraindik bankuak eta kutxak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.