BURTSA. Urteko berri onak

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Inbertsiogileek elkarri urte berri ona opatzeaz batera, momentuz urteko berri onak ospatzeko aukera eskaini zuten atzo Ibex-35 indizeko debutariek: Telecincok %1,25 irabazi zuen eta Sacyr-Vallehermosok %1,89. Ez ziren bakarrak izan. Oporretatik itzulera profitatuz eta AEBetako ISM manufaktura indizeak uste baino maila hobea eman duenez, Edurnezuri, Sogecable, Indra, Acerinox eta ACS ere %1na pasa igo ziren. Metrovacesa, Gamesa eta Banesto berriz, %2na pasa garestitu ziren. Galera berri txarrenak Arcelor (-%2,44) altzairugileak, gas hornitzaileek (Gas Natural %0,35 eta Enagas %0,82 jaitsi ziren) eta Amadeus (-%0,92) txerritxoak eman zituzten. Gainontzean, irabaziak nagusi gurean nahiz Europako indizeen artean. Iazkoa bezain urte ona errepikatzea zaila izango den arren, inbertsiogileak itxaropentsu agertu dira burtsako akzioen bilakaerari buruz.Emaitzek esango dute.

-Edurnezuriren akziodunek ez diote Deutsche Telecom enpresak telefonia finkoan Espainian egingo dion konkurrentziari beldurrik. Ya.com aurten bertan da, Hego Euskal Herrian ere, lehian hastekoa.

-BBVA-k (+%0,61) azken urteetako joera aldatu eta, Banestok bezala, bulegoak irekitzen hasteko asmoa du. 300 milioi euro inbertituz 550 bulego zabaltzea espero du hiru urteotan, gehienak Espainian.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA