BURTSA. Zein urrun dagoen Viena

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Toki batean noizbait egon izanak, ez du esan nahi berriro bertara hurbiltzea erraza denik. Athleticzaleak Vienara berriz joatea zaila den lez, Ibex-35 indizeak ez du erraza aurtengo maximoetara itzultzea. Atzo 2.659 milioi euroren akzioak mugituta ere, ez zuen asko igotzerik izan. Eta eskerrak burtsa kontuan hain hurbileko dugun Wall Street baikor esnatu zen. Bestela zenbaki gorriak nagusituko ziratekeen. Moviles (-%0,1) ipotxaren mozkina 1.634 milioi izan zen iaz, aurrekoan baino %1,4 gehiago. Inflazioaz azpitik, eup ! Hala ere, Edurnezurik (+% 0,29) eutsi zion atzo indizeari eta 687 milioi euro mugitu zituen berak bakarrik. Txikienetan, Ferrovial eta Metrovacesak %2na pasa gora egin bazuten, Sogecablek %4.97 galdu zuen. Ehiztari tiro asko dabil telebista baimenak direla eta ez direla. Telecincok (+%0,51) bederen, eutsi egin zion goiari.

-Vidrala (+%0,81) Laudioko beiragileak 0,33 euroko dibidendu gordina ordainduko du gaur. Azken lauzpabost urteotan joera gorakor nahiko jarraia dakar akzioak. %21 hazi zen iaz bere mozkina, 21 milioikoa izateraino.

-Turk telecomenpresaren pribatizazioan parte hartzekoa da Edurnezuri. 6.000 milioi euro inguruko eskaintza egingo luke enkantean. Geografikoki ekialdea ere ezagutzen hasteko ordua da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.