Asteari erreparatuz gero, filmetan bezala, Amaiera, The End zinez garrantzitsuena dela ondorioztatu beharko dugu. Azken bost egunotan ere, egongaiztasuna eta aldakortasuna itzelak izan diren arren, Ibex-35 indizeak %7,3 irabaziz itxi du astea; 2002ko martxotik izan duen asterik oparoena. Hori bai, bihotzekoak jota hiltzeko sekula baino arrisku handiagoa dute txerritxo ehiztariek. Atzokoan, energia enpresek jarri zuten indarra: berbarako, Repsol-YPFk %8 pasa irabazi zuen, Iberdrolak %7 baino gehiago eta Endesa nahiz Red Electricak %6na pasa. 3.884 milioiren salerosketa izan zen eta horietan 800 mugitu zituen Edurnezurik (+%5) bakarrik. Amsterdamen INGk %17 galtzen zuen bitartean, bi banku handiek %2 inguru irabazi zuten. AEBetako kontsumitzaileen konfiantzak behera egin du, eraikitzen hasitako etxebizitzekin batera; Wall Streetek eutsi egin dio, halere. The End eta Amaiera, ez daude elkarrengandik hain urrun.
Banif. Bezero aberatsentzat pentsatua dagoen banka pribaturako, Santander taldeak du Espainian aitzindaritza, Banif bankuarekin. Lehman Brothersen bonoen porrotak hainbat bezero kaltetu ditzakela eta, baliteke Santanderrek Banif irenstea.
Warren Buffett. Omahako orakuluak burtsan sartzeko garai ona dela dio. Bankuen nazionalizatzea iradokitzeaz gain, finantza produktu eratorriak suntsipen handiko armak direla ere salatua du gizonak. Zerbait badaki.
BURTSA. Zorion perfektua, the end
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu