Burtsaz lotsa

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alternatibak San Mames Barriagatik lotsa agertu du, eta txerritxo ehiztariek, itxuraz, burtsagatik. Ihesean jarraitzen dute, eta Asiako harmailan hasitako salmenta oldeak Europako zelaian nahiz AEBetako Herri Norten izan zuen isla. Gorria nagusi oro har, eta ehiztarien aurpegiak zuri-zuri. Ibex-35 (-%3,05) 9.000ko langatik zintzilik, grebak greba eta beherapenak beherapen. Bi langa erraldoiek, Edurnezurik (-%2,07) zein Santanderrek (-%3,93), dar-dar egin zuten; %5 pasa galdu zuen Popular bankuak, eta %4 pasa BBVAk, Sacyr, Abengoa eta Tecnicas Reunidasek bezalaxe. Bigarren maila (edo are hirugarrena) gertu sumatzen du Ibex-35ek, eta urduritasuna Lehmanen porrotaren osteko garaira hurbiltzen ari da. Lehen auzolotsa soilik zena, lotsa da jada. 3.031 milioiren salerosketa sendoa izan zen, eta publikoak egindako olatuak, Wall kalean ere jararipena izan zuen (%1,81 jaisten hasi zen Dow Jones). Non daude komuna eta larrialdi irteera?



Dolarra, urrea eta Alemaniaren zorra. Horiexek dira, labur esanda, oraingoz inbertsiogileen konfiantza mantentzen duten aktibo bakarrak. Mundu gerra bat heltzear balego bezala, NDFko buru Strauss Kahnek «koordinazio» premia azpimarratu du.



Energia berriztagarrien inbertsioa sustatzeko asmoz, gainsariak eskaini ditu orain arte Espainiako Gobernuak. Gehiegizkoak zenbaiten ustez; «arrazoizkoak» izan behar dutela dio Sebastian Espainiako industria ministroak: Renovablesek (-%2,51).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.