Enpresak

Cablenor itxi eta 140 langile kalean geratuko direla salatu du LABek

Gasteizko lantegi historikoaren zuzendaritzaren erabakia ezustean harrapatu ditu beharginak, "aurretik beste inolako neurririk ez delako hartu".

xabier martin
2014ko urriaren 30a
15:52
Entzun

Lantegien itxieraren mamuak hor jarraitzen duela gogoratzeko eguhna da gaur. Bergarako Candy historikoaren itxieraren albistearekin batera, beste enpresa historiko baten amaieraren berri ezagutu da. Cablenor, AEBetako ECN Cable Group multinazionalaren Gasteizko planta itxi egingo dute, eta hango 140 langileak kaleratu egingo dituzte. Hala jakinarazi du LAB sindikatuak, zuzendaritzaren aldetik gaur bertan horren berri izan ondoren.

Erabaki gogor horrek ezustean harrapatu ditu Cablenorreko langileak, "aurretik ez direlako inolako neurririk hartu". Alegia, beharginek ez zekiten enpresaren egoera txarra zenik, ez baitiete halakorik esan eta, ondorioz, ez zuten espero abendutik aurrera lanik gabe geratzea. "Ezuste izugarria izan da langileen artean", esan du LABeko ordezkari batek; "inpotentzia sentipen handia daukagu".

AEBetako multinazionalak itxiera gauzatzen badu, mende erdi bateko ibilbidea etengo da. 1959an jaio zen enpresa, Echevarria Hermanosek eta Cableria de Nortek (Cablenor) bat egin ondoren. 2006an lantegiaren geroa markatuko duen urrats erabakigarria egin zen, Grupo general Cablen sartu ondoren. Itxura batean bere produktuak  140 herrialdera exportatzea ez da nahikoa izango Cablenor salbatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.