Beasaingo CAFConstrucciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresak enplegua erregulatzeko espedientea zabaldu du Zaragozan (Espainia) duen egoitzan. Neurria behin-behinekoa da, eta 582 behargini eragingo die
Espedientearen arabera, langile horiek sei hilabetetan 51 egunetan ez dute lan egin beharrik izango. Gari Sancho CAFen enpresa batzordeko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "merkatu nazionalaren eskariaren beherakadak" eragin du neurria.
Langileak ez daude konforme enpresak emandako argudioarekin. Izan ere, diotenez, "hedabide guztiek jaso dute enpresak hilero etekinak dituela, eta nazioartetik bost mila milioi euroko eskari-poltsa duela". Langileen ordezkariak prest agertu dira Zaragozako hainbat kargu publikorekin elkartu, eta lanpostuak babesteko eta CAFen hango egoitzaren etorkizuna bermatzeko.