Cajasurren kontuak aztertuostean, hura eskuratzeko eskaintza egitea erabaki du BBK-k. Eskaintzak ez du ezertara lotzen. Espainiako Bankuak bost hautagai aukeratuko ditu, eta haietako bat baldin bada, orduan egingodu behin betiko eskaintza Bizkaiko Kutxak. Zazpi hautagai daude, eta aukeratuen zerrenda hiru asteko epean ematea aurreikusi dute.
Maiatzaren 22an Espainiako Bankuak esku hartu behar izan zuen Cajasurren, Unicajarekin egin beharreko bat-egitea ezbaitzuen onartu hark. Egunbatzuk lehenago, lehen hiruhileko fiskalean 114 milioi eurokogalerak izan zituela jakinarazi zuen finantza erakundeak.
Haztea helburu
Krisia hasi zenetik, hainbataldiz agertu du BBK-k hazteko interesa, baldin eta kutxarentzatinteresgarria den zerbait aurkitzen badu. Caja Castilla La Mancha eskuratzen ere saiatu zen,baina Espainiako Bankuak Cajasturrek egindako proposamena hobetsi zuen. Kutxaren kontrolak bere esku jarraitzeada BBK-k jartzen duen baldintzetako bat. Krisi garaian ere emaitzak hobetzeko gai izan da.
Cajasurren enkantean parte hartzeko eskaintza egin du BBK-k
Espainiako Bankuak bost hautagai aukeratu behar ditu; horien artean badago egingo du behin betiko eskaintza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu