Unai Sordo eta Raul Arza Euskadiko CCOO eta UGTko idazkari nagusien hitzetan, "erabat gezurra" da botere ekonomiko eta politikoek aldarrikatzen dutena: "Murrizketek krisia luzatzeko bakarrik balio izan dute, eta austeritatea erlaxatzeak eman dio arnasa ekonomiari".
Aurten ere Bilbon, Donostian eta Gasteizen elkarrekin egingo dituzte Maiatzaren Leheneko manifestazioak bi sindikatuek. Horrela ez gara krisitik irtengo. Pertsonak lehenik aukeratu dute lelotzat.
"Atzeralditik irten gara, baina ez krisitik", esan du Sordok. Haren arabera, enplegu tasak eta babes soziala berreskuratutakoan eman ahal izango da gainditutzat krisia.