CCOOk Herditeko langile baten kaleratzea salatu du
GASTEIZ. Arabako Herdit enpresak bertako CCOOko zerrendaburua kaleratu du, sindikatuak salatu duenez. Enpresan hauteskunde sindikalak egitekoak ziren eta, antza, langilearen hautagaitza jakitean «errendimendu baxua» argudiatuz kaleratu zuten. Bihar, 19:30ean, Herditeko langileak Gasteizko Posta plazan bilduko dira, kaleratzea gaitzesteko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu