Cebek: «Arrazoitu gabeko bajak ez dira arbuiatzen»

2022ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
BILBAO. Cebek Bizkaiko enpresarien elkartearen ustez, gizarteak ez ditu «arbuiatzen» arrazoitu gabeko gaixo baimenak, eta salatu du eskubide bat diren ustea oso zabaldua dagoela, «erabaki mediko objektibo bat baino gehiago». Absentismoaren inguruko txosten baten ondorioetako bat da, eta, haren arabera, Hego Euskal Herriko langileek iaz hamazazpi lanegun baino gehiago galdu zituzten batez beste baja edo baimenen eraginez.

Txostenaren arabera, Bizkaiko langileek 21,3 egun hartu zituzten batez beste; Arabakoek, 18,8; Nafarroakoek, 17, eta Gipuzkoakoek, 16,9. Ipar Euskal Herriko daturik ez dago; bai, ordea, Espainiakoak: 15,9 egun. Eta Cebekek nabarmendu du alde handia dagoela Euskal Herrikoen aldean. Halaber, nabarmendu du azken urteetan gora egin duela kopuruak. Dena den, zehaztu beharra dago lanera ez joateko arrazoi guztiak zenbatzen direla txostenean, gurasotasun baimenak barne.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.