Abuztu amaieran itxaropentsu azaldu ziren CEL taldeko langileak lau inbertitzailek interesa azaldu zutelako Enkarterriko enpresan. Bada, balizko inbertitzaile txiletar batek bilerak egingo ditu gaur Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta langile batzordearekin. Uztailaren erdi aldera bisitatu zituen CEL taldeak Zallan eta Gueñesen (Bizkaia) dituen lau lantokiak, eta, langile batzordeko iturriek adierazi dutenez, orain arte interes handiena azaldu duen inbertitzailea da. «Hala ere, zoritxarrez, oraindik ez daukagu eskaintza zehatzik». Gaurko bileren ostean, bihar hartzekodunen konkurtsoko epailearekin ere bilduko da balizko inbertitzailea.
Edonola ere, langileek mobilizazioen agendari eutsiko diote. Hilaren 17an manifestazioa egingo dute Enkarterri zeharkatuz, eta, ostiralean, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egingo dute haren esku hartzea eskatzeko.
CELen balizko inbertitzaile batek bilerak egingo ditu gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu