Lan gatazka

Celsa Atlanticek 84 langileri eragingo dien espedientea aurkeztu du

Araban jarraitu nahi duela dio enpresak, "baina industria jarduerara egokitutako planta iraunkorrekin".

Celsa Atlantic-eko langileen 2013ko protesta bat, lanpostuen murrizketak salatzeko. DAVID AGUILAR, EFE
Miren Garate.
2015eko apirilaren 1a
10:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Celsa Atlanticeko —lehengo Laminaciones Arregui— gatazka amaigabeari kapitulu berri bat erantsi beharko zaio. Zuzendaritzak beste erregulazio espediente bat aurkeztu du, langileak kaleratzeko nahiz kontratuak eteteko. Orotara, 84 langileri eragitea aurreikusten du. "Horrek aukera emango digu egungo merkatu eskaerara egokitutako lantaldea izateko, eta epe ertain eta luzean industria jarduera bermatzeko".

Gasteiz eta Urbinako lantegietarako aurkeztu du espedientea. Herrialdean jarraitu nahi duela dio enpresak, baina industria jarduerari eta kostuei dagokienez gaur egungo eskaerei eta merkatuko baldintzei egokituta.

Negozioazio epean "inplikatutako alde guztientzat" konponpiderik egokiena lortzeko itxaropena duela gaineratu du, horrek bermatuko duelako konpainiaren etorkizuna. "Elkarrizketa eta negoziazioa egingo ditugu beharrezko akordioak lortzeko erreminta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.