CEOE, CCOO eta UGTko buru nagusiek bilera egin dute Madrilen

2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako gizarte eragileen ordezkari gorenen bilera izan zen atzo arratsean Madrilen, negoziazio kolektiboaren erreformaren barruan. Patronalaren irudiko, bilerak garrantzi berezia zuen, haren emaitzen menpe zegoelako hurrengo egunotan negoziatzen jarraitzeko aukera. CEOEren aldetik Joan Rosell presidentea izan zen bileran, eta sindikatuek beren idazkari nagusiak igorri zituzten, Ignacio Fernandez Toxo (CCOO) eta Candido Mendez (UGT). Espainiako Gobernuak hilaren 19rako nahi zuen akordioa, bihar Bruselan hasiko den EBko goi buruzagien bileran erreformek jarraitzen dutela erakusteko. Akordioaren «zertzeladekin» konformatzen da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.