CEOE, UGT, CCOO eta Lan ministroaren arteko bilera atzeratu egin dute

2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pentsioen erreformari buruz asteburuan hasitako negoziazioak aurrera jarraitzen du Espainiako Gobernuaren eta sindikatuen artean. Bihar eztabaida horietara beste gonbidatuko bat gehitu behar zitzaion: CEOE patronala. Haatik, batzarra atzeratzea erabaki zuten atzo arratsaldean, agenda arazoak argudiatuta. Pentsioen erreforma ez ezik, beste zenbait gai ere izan behar zituzten mahai gainean: negoziazio kolektiboaren moldaketa, lan erreformaren zenbait puntu, enplegu politika aktiboak eta langile publikoen akordioa, besteak beste.

Negoziazioen egoerari buruz ezkor mintzatu zen atzo CCOOko idazkari nagusia, Ignacio Fernandez Toxo. Erreforma egin egingo dela esanda Zapatero presidenteak negoziazio aukerak «hoztu» dituela uste du Fernandez Toxok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.