CIE Orbelan enpresako langileek akordioa lortu dute

KPIaren araberako soldata igoerak adostu dituzte, eta ordainsari gehigarri bat jasoko dute urtero. Astelehenetik greba mugagabean ziren Andoaingo eta Anoetako lantegietan.

CIE Orbelan langileak greba amaitzean, Andoaingo lantegian.
CIE Orbelan enpresako langileak, gaur, Andoaingo lantegian. ELA
asier gonzalez de san pedro
2024ko apirilaren 25a
12:10
Entzun

ELAk jakinarazi duenez, CIE Orbelan enpresako langileek akordioa lortu dute hiru eguneko grebaren ostean. Astelehenean greba mugagabea hasi zuten Andoaingo eta Anoetako (Gipuzkoa) lantegietan, lan baldintza hobeak eskuratzeko. 

Akordio horrekin, KPIaren araberako soldata igoera izango dute 2026 urtera arte. Gainera, 2024an 475 euroko gehigarri bat izango dute, 2025ean 500 eurokoa, eta 2026an 512 eurokoa. Horrez gain, hitzarmena indarrean dagoen lehen urtean, aurten, beste 250 euroko ordainsaria jasoko dute, eta urteko lanaldia hamabi ordu murriztuko dute. Era berean, gauetako lanaldien gehigarriak igotzea adostu dute hurrengo hiru urteetarako: 2024an 18 eurora, 2025ean 19 eurora, eta 2026an 20 eurora.

155 langile ditu enpresak, eta, ELAren arabera, tailerrean langile askok egin dituzte lanuzteak; bulegoetan, aldiz, lan egin dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.