enpresak

Condesako langileak: "Plantak bideragarriak dira; ez dugu espekulatzailerik nahi"

Greba eguna dute gaur, zuzendaritzaren jarrera salatzeko.

Condesako langileen manifestazioa. LAB
2014ko urriaren 15a
09:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Irtenbide eske Gasteizko kaleetara atera dira Condesako langileak. Martxaren amaieran, ohar bat irakurri dute, eta zuzendaritzari "kudeaketa ezin txarragoa" egitea egotzi diote. Langileen ustetan, plantak "bideragarriak" dira.

Horrekin batera, salatu dute enpresak ez diela informaziorik eman, eta kezka agertu dute taldea hartzekodunen konkurtsoan sar daitekeelako. Enpresak sei lantegi ditu: bi Legution (Araba) eta Lesakan, eta bana Berriobeitin (Nafarroa), Mieresen (Asturias) eta Sagunton (Valentzia). Guztira 1.000 langile ditu —660 Hego Euskal Herrian—. Lanpostu horien geroa zalantzan dago taldea konkurtso aurrekoan sartu delako. 

"Lantaldeari egonkortasuna emango dioten proiektu industrialen alde gaude; ez dugu espekulatzailerik nahi", adierazi dute. Informazioarekin batera, "gardentasuna" eskatu dute. Egoera onbideratzen ez bada, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.