lan istripua

Correoseko langile bat hil da Elorrion, motorrarekin autobus bat jota

46 urteko gizona da hildakoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Correosen bulego bat, Bilbon, artxiboko argazkian. JON HERNAEZ
2018ko abenduaren 12a
07:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Correoseko 46 urteko langile bat zendu da gaur Elorrion (Bizkaia). Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu du 14:45 aldera izan dela ezbeharra: motorrarekin autobus bat jo du langileak, eta larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak hurbildu diren arren, bertan hil da gizona.

Autobus gidariak antsietate krisi bat izan du, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Bidaiaririk ez da zauritu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.