Langile bat larri zauritu da Cortesen (Nafarroa), motorren eta bizikleten tailer batean izandako sutean. 48 urteko gizonak erredura larriak ditu hanketan eta Zaragozako Miguel Servet Ospitalera eraman dute. Beste langile bat ere artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek, kea arnasteagatik.
Sutea bart gauean pzitu zen, 22:00ak aldera, Lavadero kaleko 60 zenbakian dagoen bi solairuko eraikin baten etxabean. Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileek sua ez zabaltzea lortu dute, garrak 300 litroko gasolio edukiontzi batera iristea sahiestu dute horrela. 23:00etarako sua itzalita zegoen.