Danobat Railway Sistemsek (DRS) tren ardatzak ekoizteko produkzio lerroa egingo du Italiako Lucchini enpresarentzat. Trukean 7,5 milioi euro baino gehiago jasoko ditu. DRSk ekoizpen lerro guztiz automatizatua eta malgua diseinatu eta egin beharko du Lucchinirentzat.
Ekoizpen lerroak elementu hauek izango ditu: piezak mekanizatzeko sei makina; ardatzen barneko eta kanpoko neurketak egiteko bi makina; eta ultrasoinuen bidezko ikuskatze makina bat. Langileek parte hartu gabe piezak manipulatzeko sistema bat izango du, eta ordenagailu bidez kontrolatuko da guztia.
Danobat taldeak egingo ditu produkzio lerroaren pieza gehienak, baina Alemaniako, Italiako eta Txekiako ekoizleen zenbait osagai ere erabiliko dituzte.
DRS Danobat taldeko enpresa da. Mondragon Taldearen makina erremintako adarra da Danobat. DRS trenen osagaiak egiteko makinetan eta produkzio lerroetan espezializatu da. Duela urtebete zabaldu zuen lantegia, Bergaran. 2009an 63 milioi euroko kontratua lortu zuen, Errusiako TVSZ enpresarentzat produkzio lerro bat egiteagatik, treneko ardatz muntatuak ekoizteko.
Danobat taldeko DRSk 7,5 milioi euroko kontratua lortu du Italian
Tren ardatzak ekoizteko produkzio lerro automatizatua eta malgua egingo du Lucchini enpresarentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu