Defizit publikoa joan den urtean jaitsi egin zen eurogunean eta Europako Batasunean, Eurostat agentziak gaur jakinarazi duenez. Euroaren eremuan 2009an Barne Produktu Gordinaren %6,3koa bazen defizita, iaz %6koa zen. Europako Batasunean, berriz, %6,8tik %6,4ra egin zuen behera.
Datu batzuk
Irlanda: %32,4ko defizit publikoa du (2009an baino +%18,1 handiagoa).
Grezia: %10,5 (-%5).
Portugal: %9,1.
Erresuma Batua: %10,4.
Alemania: %3,3 (+%0,3).
Frantziako Estatua: %7 (-%0,5).
Espainiako Estatua: %9,2 (-%1,9).
Italia: %4,6.
Danimarka: %2,7.
Finlandia: %2,5.
Luxemburgo: %1,7.
Estonia: %0,1.
Suedia: %0.