Enpresak

Derioko Eaton enpresa itxi nahi dute

2016. urtean ere itxi nahi izan zuten, ehun langile zituela. Gaur egun 37 ditu.

Eaton lntegia, Derion. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko martxoaren 17a
12:49
Entzun

Eaton Industriesek jakinarazi du Derioko lantegia itxi nahi duela, eta han lanean ari diren 37 langileak kaleratzeko erregulazio espediente bat aurkeztuko duela. Antolaketa eta ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu itxiera justifikatzeko.

ELAk eman du AEBetako multinazional horren erabakiaren berri, sindikatu horretako kideak baitira Derioko fabrikako hiru ordezkariak. Atzo izan zuten bilera enpresako zuzendaritzarekin, eta biharko deitu dituzte langileak batzar batera, itxiera iragarpenari nola erantzun erabakitzeko. «Mobilizazioak proportzionalak izango dira, enplegua erregulatzeko espedienteak dakarren erasoa kontuan hartuta», iragarri du ELAk, eta gaineratu du ez dagoela inolako arrazoi objektiborik fabrika ixteko. Industria «benetan defendatzeko» dela egin die agintari politikoei, eta ohartarazi die ez duela onartuko haien «pasibotasuna».

Eatonek sistema elektrikoak egiten ditu, eta energiari lotutako zerbitzuak ere ematen ditu. Bere webgunean dioenaren arabera, gaur egun 92.000 langile ditu, eta 175 herrialdetan lan egiten du. Beachwood (Ohio, AEB) du egoitza nagusia, nahiz eta egoitza ofiziala Dublinen duen.

Ez da lehen aldia Eatonek Bizkaiko adarra ixteko iragarpena egiten duena. 2016. urtean ere egin zuen. Azkenean ez zuen itxi, baina lantaldea asko txikitu da orduz gero, ehundik gora langile baitzituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.