BURTSA

Dolarraren itzalean

ALKORTA
2004ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Lan kostu apalek Europako Ekialdeko herrialdeetara aldaketak eragin badituzte, euro indartsuak dolarraren eraginpean diren herrialdeetara ekarri ditzake. Alemaniako Volkswagenek azpimarratu du «euro indartsutik babesteko aukera bakarra» dolarraren eraginpean jarduten duten herrialdeetara jotzea dela. «Euro indartsuak eragiten dituen ondorio kaltegarriei aurre» egingo dieten itxaropena dute. Balio merkatu garrantzitsuenek bederen, aldaketa apalekin baino ez zuten bukatu jardunaldia. Ibex-35 izan zen Europan gehien irabazi zuena, %0,53 apala. Enagas (-%1,6), Metrovacesa (-%1,7) eta Amadeus (-%2,1) izan ziren galeren aldera indar egin zutenak. Prisak (+%1,9) eta Zeltiak (+%3,1) bide urdinean amaitu zuten, baita Bankinterrek ere (+%1,3). Bankuak dio ezinduen lan merkaturatzea errazteko neurriak abian jarriko dituela.

-gamesak (%1,4) 200 milioi euroren haize errotak saldu dizkio Australiako Babcock & Brown konpainiari. Ekarpen ekonomikoaz gain, energia eolikoaren garapenerako hitzarmena izenpetu dute.

-BBVAk (%1,7) akzioko 0,10 euroko dibidendua banatuko du urtarrilaren 10ean. Francisco Gonzalezen bankuak 339,08 milioi euro sakelatik atera eta 3.391 akziodunen artean banatuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.