«MCC/Fagor-eko zuzendaritzak duela gutxi esan zuen Euskal Herrian enplegua sortzeko apustua egiten zuela» gogoratu zuen atzo LABek ohar baten bidez. Fagor Taldeak Donibane Lohitzunen duen filiala ixteko izan ditzakeen asmoak salatu ditu sindikatuak: «Deslokalizazio erabaki hau oraindik larriagoa da Euskal Herrian dagoen eta milioika euroko etekinak dituen konpainia batek egiten duelako». Fagor Taldeak orain arte uko egin dio inolako adierazpenik egiteari.