Donostiako Udalak ez die Eguberrietako aparteko ordainsaria ordainduko aurten bere langileei. Sindikatuekin bi orduz bilduta egon ondoren, Nekane Burutaran Giza Baliabideen zinegotziak aitortu du udal gobernuak ez duela alternatibarik eta neurri hori aplikatzea besterik ez zaiola geratzen.
Beharginak konpentsatzeko neurri gisa, 2013ko ekaineko aparteko paga urtarrilaren 2an ordaintzea aztertzen ari da udal gobernua.
ELAk iragarri du azken egunetako mobilizazioei eutsiko diela, ez dagoelako ados gobernuak hartutako erabakiarekin. LABek azaldu du udalak egindako "ahalegina" aztertuko duela, "alternatibak bilatzeko", murrizketen aurka dagoen arren.