Donostiara heldu dira Gipuzkoako nekazariak eta abeltzainak

Lehen zutabea Goierritik eta Tolosaldetik etorri da; bigarrena, Oriotik eta Urbil merkataritza gunetik; eta hirugarrena, Bidasoaldetik eta Garberatik. Auto ilarak batzuk sortu dira goizean A-15ean.

Traktore karabana
Traktore karabana, gaur, Donostiako Garbera merkataritza gunean. ANDONI CANELLADA / FOKU
joxerra senar
2024ko martxoaren 1a
11:15
Entzun

Donostiako Miramon auzoan dira Gipuzkoako nekazarien eta abeltzainen traktoreak, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzan. ENBA eta EHNE nekazaritza sindikatuek eta Gipuzkoako Baso Elkarteak deitu dute protestara, «Gipuzkoako gizarte osoari lehen sektoreak lurralde osorako egiten duen ekarpena, lana eta onura aldarrikatzeko».

Goizeko lehen ordutik hiru zutabe zuzendu dira Donostiarantz. Lehen zutabea Goierri eta Tolosaldetik abiatu da; zehazki, Legorretako tren geltokian hasita, Tolosatik pasatu dira, eta Urnietatik eta Hernanitik barrena sartuko dira Donostian. Bidean, auto ilarak eragin dituzte A-1ean eta A-15ean.

Bigarren zutabea Oriotik atera da, eta, Urbiletik igarota. Hirugarren zutabea, berriz, Errenteriatik atera da, Garberatik pasatu eta Donostiako erdigunerantz joan dira.

EHNEk, ENBAk eta Gipuzkoako Baso Elkarteak traktore karabana egin behar dutenei eskatu diete ikurrinak jartzeko beren ibilgailuetan, eta «norberak irizten duen leloa» duten kartelak ere jartzeko, baina «errespetuz» jokatzeko.

Lehen sektoreko 38 eragilek babestu dute nekazarien protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.