Dosierra baztertzeko eskaera Nervaceroko langileek Jaurlaritzari

Erredakzioa
Bilbo
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Trapagarango (Bizkaia) Nervacero burdingintza enpresako langileek uste dute ez dagoela arrazoirik enpresak enplegua erregulatzeko bigarren dosierra aurkezteko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean bildu ziren atzo, dosierra bazter dezala eskatzeko.

Enpresa batzordeko ordezkariek txosten bat aurkeztu zuten Jaurlaritzako Lan Sailean, bigarren dosierra ez dela beharrezkoa agerian uzteko. Langileen esanetan,enpresak lehen dosierreko 150 orduetatik 30 eskas baliatu ditu. Irailaren 30ean bukatuko da lehen dosierra eta bigarrena, bederatzi hilabetekoa, urrian jarriko litzateke indarrean. Enpresako 540 langileetatik 434 langileri eragingo lieke, hau da, langileen %80ri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.