Gizarte politikak

DSBE pobrezia eta bazterketa ezabatzeko erabiltzea eskatu dute 145 erakundek

Hainbat gizarte erakundek Jaurlaritzari galdegin diote murrizketarik ez egiteko Lanbideren laguntzetan eta iruzurra eragoztea ez dadila izan diru sarrerak bermatzeko errentaren erreformaren xede bakarra.

Manifestua aurkezteko gaur Bilbon egindako elkarretaratzea. BERRI-OTXOAK
Irune Lasa.
2018ko martxoaren 21a
13:14
Entzun

DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren legearen erreformak "gai horretan euskal gizarteak dituen bi erronka nagusiak iristeko balio beharko luke, hots, egiazko pobrezia eta bazterketa soziala desagerrarazteko", azaldu dute gaur hainbat gizarte erakunde eta sindikaturen ordezkariek, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren atarian. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika sailburuari eta Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoei bidalitako manifestuaren berri eman dute han. 

Idatzia sinatu duten 145 erakundeak kezkatuta daude DSBEren erreformak hartu duen tankerarekin, laguntzetako iruzurrak hartu duelako arreta. Manuel Moreno pobreziaren kontrako Europako sarearen Euskadiko presidentearen ustez, kezkatzeko modukoak dira "zenbait indarrek" DSBEren egungo sistemari egindako kritikak "sistema horri legitimazioa kendu eta DSBE jasotzen dutenei erruduntzen dituztelako". Hori guztia iruzurra %1ekoaren azpikoa denean. "Erreformaren arreta guztia iruzurrean jartzen ari gara, baina egin behar dena sistema defenditzea da, irismen handiagoa izan dezan eta pobrezia eta bazterketa borroka ditzan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.