EA, EB... EB?

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Bizkarreko latzak jaso dituzte hauteskundeetan Eusko Alkartasuna, Ezker Batuak eta... Europako Batasunak!? Ekialdean egosten ari den saltsan, finantza krisiak loditzen jarraitzen du. Arrunt zaila izango da ekialdeko bizilagunei abstentzioa eta abstinentzia eskatzea. Europa noraino heltzen den, ikuskizun dago, baina kongresu berezi premian egon liteke. Finantza sektoreak aurreratu zituen ondorioak: BBVAk %9,33 eta Santanderrek %8,16 galdu zuten, hurrenez hurren. Eta hori, ekialde hartan present ez daudenik. Baina Alemania, Austria edota Italiako banku eta enpresek dituzten inbertsioekin nahikoa eta gehiegi da, arazoaren latza igartzeko. Accionak (+%0,38) irabaziak edukitzeak, praktikan, boto baliogabearen balio bertsua du. Ibex-35 7.300 puntuen langaz azpitik da, eta, larriagoa dena, biziberrituko duen planik ez da oraingoz ageri. Iberdrolak %7,69 galtzea ere ez da erraz azaldu edo ulertzekoa. Salerosketa, sendo, 2.030 milioi eurorekin.



Equity sell off izena jarri diote anglosaxoiek: edozer preziotan ere, saltzea esan nahi du. Errenta finkoa erosi (zor publikoa, alegia) eta akzioen jabetzari ihes egin. Ez alferrik: AIG aseguru etxeak 23.000 milioi dolarren laguntza gehigarria jasoko du; HSBC banku britainiarrak ia 14.000 milioi euroren kapital hedatzea abiatu berri du, eta John Griffin inbertsiogileak BBVA(-%9,33) jaitsiko den apostuak kapitalaren %0,6ra handitu ditu. Falling knives egoeran gaude. Alegia: jausten ari diren labanak dira akzioak. Normala denez, inork ez ditu heldu nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.