EAEko 33.100 etxebizitzatan lagun guztiak daude langabezian, Eustat Euskal Estatistika Institutuaren datuen arabera. Guztira 113.100 lagun inguru daude beharrik gabe, aurreko hiruhilekoan baino 8.900 langabe gehiago. Langabezia tasa 0,7 puntu igo da, eta %10,7koa da. Lurraldeka Bizkaian dago langabezia tasarik altuena (%12,2), Araban %9,8koa da, eta Gipuzkoan %8,8koa.
Gizonezkoen %11,2 (64.800 lagun) eta emakumezkoen %10,2 (48.300 lagun) daude langabezian. Gazteen langabezia tasa da altuena: %26,3 lanik gabe daude, 16 eta 24 urte bitarteko 14.400 lagun.