greba orokor deialdia

EAEko Auzitegi Nagusiak sindikatuek aurkeztutako helegitea baztertu du

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk bihar hainbat zerbitzutan jaiegunetan baino langile gehiago izango direla jakinarazi, eta hori greba eskubidearen kontrakoa delako ezarri zuten errekurtsoa.

2009ko maiatzaren 20a
19:06
Entzun
Biharko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkotzat jo dituzte greba deitzaileek eta horregatik EAEko Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztu zuten, baina honek ez du errekurtsoa kontuan hartu.

Ondorioz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garraioen %30 martxan egongo da, ospitaleetan asteburuetako langile kopurua egongo da eta, hezkuntzari dagokionez, unibertsitateak izan ezik, eskola publiko eta pribatuak irekita egongo dira, baita haur eskolak ere.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin dute bihar Hego Euskal Herrian greba orokorra egiteko deialdia.

Bihar hainbat zerbitzutan jaiegunetan baino langile gehiago izango direla jakinarazi dute sindikatu deitzaileek, eta hori greba eskubidearen kontrakoa dela salatu dute.

Egungo eredu ekonomiko eta soziala auzitan jarri eta, krisiari aurre egiteko, Euskal Herrian erabakitako politikak aldarrikatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.