ekonomia

EAEko esportazioak %20 gehitu dira

2011ko apirilaren 1a
17:34
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esportazioak joan den urtean %20,1 handitu ziren, Eustatek gaur emandako datuen arabera. 17.545 milioi euro izan ziren esportazioak, eta 2009tik hazkundea 2.939 milioikoa izan zen.

Gipuzkoan %9,2 gehitu ziren, Araban %20,7 eta Bizkaian %29,2.

Inportazioek ere gora egin zuten: %24,3, 2.979 milioi euro —15.257 milioi izan ziren guztira—.  Araban %17,4koa izan zen hazkundea, Gipuzkoan %19,1ekoa eta Bizkaian %27,8koa.

Bost estatuk jaso zituzten EAEtiko esportazioen ia erdia (%48,9), betiere Eustatek esan duenez: Frantziak (%17,2), Alemaniak (%13,8), AEBek (%6,2), Italiak (%6,2) eta Erresuma Batuak (%5,5). Inportazio nagusiak: Errusiatik %15,8, Alemaniatik %10,8, Frantziatik %10,2, Txinatik %5,8 eta Irandik %5,8.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.